Ni Naiz

rss Ezagutzera eman
María Eugenia Iparragirre

María Eugenia Iparragirre Bemposta Irunen jaio zen, 1968ko ekainaren 25ean. 2013ko maiatzetik senataria da, Gipuzkoa ordezkatzen, Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldean. 2016ko urtarriletik gaurdaino Senatuko Mahaiko Laugarren Idazkaria da.

Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. Gaztetatik gizarte beharrizanekiko sentiberatasuna erakutsi zuen eta horregatik bere jaioterriko hainbat gizarte erakundetan parte hartu zuen, aisialdi, parrokia eta Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuetako ardura bere gain hartuz. Gainera, bere kanturako zaletasunak abesbatza batzuetan parte hartzera eraman du eta gaur egun Donostiako Orfeoiko kidea da, lehenengo sopranoa  izanik.

Bere ikasketak Irakasleen Elizbarrutiko Ikastetxean burutu zituen, eta ostean hainbat ikastaro eta mintegietan hartu du parte bere prestakuntza osatzeko. 1989tik 2007ra Irungo Pilar ikastetxeko irakasle izan zen eta gaur egun  Mariaren Lagundia Ikastetxean, ikasketak burutu zituen ikastetxean, ari da lanean. Beharrizan politikoak direla eta, bere postua utzi behar izan du behin behinekoz.

Urte batzuetan gizarte arloan aritu ostean, bere ilusio eta indarrak arlo politikoan bideratzea erabaki zuen. Honen ondorioz, 2004an Eusko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen, bere herriari onura gehien eman ahal izango zion egitura izango zela iritzita. 2006tik 2007ra alderdi jeltzalearen Uri Buru Batzarreko kide izan zen, eta urte batzuetan zehar alderdiko Eskualde Batzordeko botereduna. 2007ko Udal hauteskundeetan EAJ-PNV alderdiko alkategai izan zen eta 2007tik 2011ra bitarteko legealdian Udal Taldeko bozeramaile lanak bete zituen.

Senatuan, Euzko Abertzaleak Taldearen ordezkari moduan, hainbat batzordeko bozeramailea da: Hezkuntza eta Kirola; Sustapena; Berdintasuna; eta RTVE Erakundearen Kontrol Parlamentariorako Batzorde Mistokoa.

 

 

María Eugenia Iparragirre Bemposta nació en Irun el 25 de junio de 1968. Desde mayo de 2013 es senadora por Gipuzkoa en representación del Grupo Parlamentario Vasco (EAJ-PNV). Desde enero de 2016 hasta el día de hoy es la Secretaria Cuarta de la Mesa del Senado.

Está casada y tiene un hijo y una hija. Desde temprana edad mostró su inquietud por las necesidades sociales, participando en diferentes entidades sociales de su localidad natal y haciéndose cargo, como responsable, de varios grupos de tiempo libre, parroquiales y ONGs. Gracias a su afición por el canto, ha participado en diversas agrupaciones corales y es miembro del Orfeón donostiarra, donde es Soprano Primera.

Realizó sus estudios en la Escuela Diocesana de Magisterio y ha participado en numerosos cursos y congresos para completar su formación. De 1989 a 2007 fue profesora en el colegio El Pilar de Irun y actualmente desempeña su labor en Educación Infantil del Colegio Compañía de María de su localidad natal, donde también fue alumna. Su actual desempeño político, sin embargo, le ha obligado a abandonar momentáneamente esta ocupación.

Tras participar durante años en diferentes ámbitos sociales, optó por dedicar toda su ilusión y energía al ámbito político. Esto le llevó a afiliarse en 2004 en el Partido Nacionalista Vasco, donde consideraba que podía aportar el mayor beneficio para su pueblo. Desde 2006 a 2007 fue miembro de la Junta Municipal de la formación jeltzale y durante algunos años ha sido apoderada en la Asamblea Regional del partido. En las elecciones municipales de 2007, fue cabeza de lista por EAJ-PNV de Irun y ejerció de portavoz del Grupo Municipal en el Ayuntamiento en el mandato 2007-2011.

En el Senado, como integrante del Grupo Parlamentario Vasco, es portavoz en las Comisiones de Educación y Deporte; de Fomento; de Igualdad; y de la Comisión Mixta de Control Parlamentario de la Corporación RTVE.

Alderdi Eguna 2017